Tratamenduen sarrerak

TRATAMENDUKO JARDUEREN ERREGISTROA. Datuak Babesteko Europako Erregelamendua

  • SARRERA                                                                                         
  • KUDEAKETA EKONOMIKO, AURREKONTUKO ETA KONTULARITZAKOA         
  • SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROA                            
  • KOMUNIKAZIORAKO ETA ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANETARAKO AGENDA     
  • EKITALDI ETA PRESTAKUNTZA JARDUERETARAKO GONBIDATUAK ETA BERTARATUAK         
  • OSOKO BILKUREN ETA AUDITOREEN BATZORDEKO SAIOEN GRABAZIOA          
  • GIZA BALIABIDEAK ETA NOMINA                                                                          
  • FISKALIZAZIOA                                                                                                        
  • HAUTESKUNDEEN KONTABILITATEAK   

SARRERA

Agiri honen helburu nagusia da HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN Tratamenduko Jardueren Erregistroa dokumentatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 ERREGELAMENDUAN (EB) aurreikusitakoaren arabera, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari buruzkoa pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez (aurrerantzean, DBEO).

DBEOren 30. artikuluak agintzen du datu pertsonalak dituen informazioa jasotzen duten arduradunek obligazioa dutela tratamenduko jardueren erregistro bat sortzeko.

Tratamenduko jardueren erregistroa

  1. Arduradun bakoitzak eta, kasua bada, ordezkariak euren ardurapean gauzatutako tratamenduko jardueren erregistro bat izango dute. Erregistro horrek ondotik zehaztutako informazio guztia besarkatu beharko du:

arduradunaren izena eta harremanetarako datuak, eta hala badagokio, erantzunkidearenak, arduradunaren ordezkariarenak eta datuak babesteko ordezkariarenak;

  1. b) tratamenduaren helburuak;
  2. c) interesatuen kategorien eta datu pertsonalen kategorien deskribapena;
  3. d) datu pertsonalak jakinarazi zitzaizkien edo jakinaraziko zaizkien hartzaileen kategoriak, hirugarrenen herrialdeetako edo nazioarteko erakundeetako hartzaileak barne.
  4. e) kasua bada, hirugarren herrialde bati edo nazioarteko erakunde bati emandako datu pertsonalak, hirugarren herrialde horren edo nazioarteko erakunde horren identifikazioa barne; gainera, 49. artikuluan, 1. atalean, bigarren paragrafoan adierazitako transferentzien kasuan, berme egokien dokumentazioa;
  5. f) ahal denean, datuen kategoriak desegiteko aurreikusitako epeak;
  6. g) ahal denean, 32. artikuluak, 1. atalak aipagai dituen segurtasuneko neurri tekniko eta antolaketazkoen deskribapen orokorra.

[….]

Gainera, DBEOren 13. artikuluak, informazio-eskubidea bideratzeko, tratamenduaren legezkotasuna finkatzeko oinarri juridikoa zehazteko ere eskatzen du, DBEOren 6. artikuluan espezifikatzen diren baliozko egoera batzuen arabera:

  • DBEO: 1.a) Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira.
  • DBEO: 1.b) Tratamendua beharrezkoa bada interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
  • DBEO: 1.c) Tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.
  • DBEO: 1.d) Tratamendua beharrezkoa bada interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko;
  • DBEO: 1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
  • DBEO: 6-1.f) Tratamendua beharrezkoa bada tratamenduaren arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko, non eta interes horien gainean ez dauden datu pertsonalen babesa eskatzen duten interesdunaren interesak edo oinarrizko eskubide eta askatasunak, bereziki interesduna haur bat denean.

Era honetara, ondotik identifikatu eta deskribatuko dira erakundean aurrez aztertu eta azaleratutako tratamenduko jarduerak.

KUDEAKETA EKONOMIKO, AURREKONTUKO ETA KONTULARITZAKOA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena KUDEAKETA EKONOMIKO, AURREKONTUKO ETA KONTULARITZAKOA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Idazkaritza Nagusia
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren kudeaketa ekonomiko, aurrekontuko eta kontularitzakoa.

Erabilerak besarkatzen ditu: aurrekontuaren eta aktibo finantzarioen kudeaketa; kontratazio-espedienteen kontrola; gastu-espedienteen kontularitzako agirien tramitazioa; eta Epaitegiko langileen zerbitzu arrazoiengatiko kalte-ordainen kudeaketa.

Halaber, estatistikak eta kudeaketako adierazleak eskuratzeko datuak tratatzen dira.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.

·       2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko pertsona fisiko hornitzaileak, zordunak edo hartzekodunak

§  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren beraren langileria.

Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: izen-abizenak, NANa

§  Ekonomiko finantzarioak

§  Akademikoak eta profesionalak

§  Erabileraren xehetasunak

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Zergen administrazioa.

§  Erakunde finantzarioak.

Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Idazkaritza Nagusia
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu edo igorritako eta Epaitegiaren langileek bidalitako agirien kudeaketa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako terminoetan. Eraginpekoek gauzatutako sarbide, zuzenketa, baliogabetze edo oposizio eskubideen kudeaketa.

Horren erabilerak barne hartzen du batik bat agirien aurkezpen edo igorketa materialaren eta horiek egiten diren unearen kontrola eta bermea ez ezik, baita, estatistika eta kudeaketako adierazleak eskuratzea ere.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.

·       39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Bateratuari buruzkoa

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari dagokionez, gutuneria edo dokumentazioa igortzen duten edo horren hartzaile diren pertsona fisikoak.
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: NANa/IFZ, izen-abizenak, helbidea (posta, elektronikoa).
Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarrenei, legeak hartara behartu ezean.
Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

KOMUNIKAZIORAKO ETA ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANETARAKO AGENDA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena KOMUNIKAZIORAKO ETA ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANETARAKO AGENDA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Lehendakaritza
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Pertsona, enpresa eta erakundeen agenda izatea, zeinekin Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bere egiteko, eskumen eta jardueren indarrez, erakunde edo kontratu harremanak baititu.

Eman asmo zaion erabilera da 2/2004 Eusko Legebiltzarraren Legearen 2.1 artikuluan aurreikusitako erakundeei ofizio, errekerimendu, jakinarazpen eta beharrezko diren gainerako agiriak igortzekoa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren eskumenen aribiderako.

Jakinarazpenak, berriak, deialdiak, agiriak etab. modu selektiboan igortzea komunikabide, enpresa eta erakundeei, Epaitegiaren jarduerarekin eta Epaitegiak antolatutako ospakizun eta prestakuntza ekintzekin zerikusia dutenak.

Enpresen agenda izatea, zeinekin merkataritza izaerako harremanak dituen, kontratu-jardueraren ondorioz sortuak.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

·       1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarekin ohiko solaskide lanak egiten dituzten pertsona fisikoak.
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: Izen-abizenak, helbidea (posta, elektronikoa).

§  Erabileraren xehetasunak

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarrenei, legeak hartara behartu ezean.
Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

EKITALDI ETA PRESTAKUNTZA JARDUERETARAKO GONBIDATUAK ETA BERTARATUAK

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena EKITALDI  ETA PRESTAKUNTZA JARDUERETARAKO GONBIDATUAK ETA BERTARATUAK
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Idazkaritza Nagusia
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak antolatutako ekitaldi eta prestakuntza jardueretara bertaratzen direnen kudeaketa.

Erabilerak ekitaldiak eta prestakuntza jarduerak bere horretan kudeatzea barne hartzen du, hala nola, horiekin lotutako material edo agirien hedapena; baita berriak, deialdiak, artikuluak eta bestelako informazioa igortzea ere, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak antolatutako bestelako ekitaldi eta prestakuntza jarduerei dagokienez.

Halaber, estatistikak eta kudeaketako adierazleak eskuratzeko datuak tratatzen dira.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.a) Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira.
Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak antolatutako ekitaldi eta prestakuntza-saioetara euren borondatez joaten diren edo joan diren pertsona fisikoak.
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: Izen-abizenak, helbidea (posta, elektronikoa).

§  Erabileraren xehetasunak

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Beste erakunde laguntzaile edo zerbitzu emaile batzuei, unean uneko ekintzak antolatu eta kudeatzeko.

§  Ekitaldi edo prestakuntza-saio bakoitzera bertaratuei (dena delako ekintzan izena emandakoen zerrenda)

Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

OSOKO BILKUREN ETA AUDITOREEN BATZORDEKO SAIOEN GRABAZIOA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena OSOKO BILKUREN ETA AUDITOREEN BATZORDEKO SAIOEN GRABAZIOA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Idazkaritza Nagusia
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Tratamenduaren helburuak HKEEko Osoko bilkuretan eta Auditoreen Batzorde Teknikoetan izaten diren eztabaiden audioa eta irudia grabatzea, saioak urrutitik egiten direnean.

Aurreikusten den erabilera da grabatutako audioen kontsulta egitea aktak transkribatzeko eta urrutiko irudiaren kontsulta egitea bertaratuen nortasuna eta haien eztabaida eta botoak egiaztatzeko.

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

·       1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia

DBEO: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.

·       40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  HKEEko Osoko Bilkurako kideak eta ABTko kideak
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: Izen-abizenak, ahotsa, irudia, grabazio-data.

§  Erabileraren xehetasunak

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Ez zaie daturik jakinaraziko hirugarrenei, legeak hartara behartu ezean.
Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

GIZA BALIABIDEAK ETA NOMINA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena GIZA BALIABIDEAK ETA NOMINA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Idazkaritza Nagusia
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Giza baliabideen eta nominaren erregistroa eta kudeaketa.

Horren erabilerak honako hauek barne-hartzen ditu: langileen hautaketa prozesuak eta hornidura; presentziaren kontrola; nomina kalkulatzeko prozesuak; PFEZren atxikipenak; Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak eta kasua balitz, dagozkion mutualitate eta gizarte aurreikuspeneko erakundeei; pizgarrien ordainketa eta enplegatuen beste hobari batzuk; eta presentziaren kontrola.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

·       1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia

·       6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

·       5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duena.

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzura diharduen langileria eta langileen hautaketa- eta hornidura-prozesuetan parte hartzen duten pertsonak.
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: NANa / IFZ, GS zk. / mutualitatea, izen-abizenak, helbidea, telefono zk., sinadura, irudia, langileen erregistro zk.

§  Ezaugarri pertsonalak.

§  Ekonomiko finantzarioak

§  Akademikoak eta profesionalak

§  Erabileraren xehetasunak

§  Arau hausteak (penalak / administraziokoak)

§  Kategoria bereziak: hatz aztarna biometrikoa

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Foru ogasunak.

§  Zergen Administrazioaren Estatuko Agentzia

§  Gizarte Segurantza eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia

§  Erakunde finantzarioak.

§  Bitartekaritza eta Aseguru Konpainia.

Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

FISKALIZAZIOA

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena FISKALIZAZIOA
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Fiskalizazio alorrak
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Euskal sektore publikoaren eta dirulaguntzen hartzaileen gaineko fiskalizazioak egitea, indarreko legediak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari eskuordetzen dizkion eskumenen arabera.

Fitxategiaren erabilerak dira fiskalizazio finantzario, legezko eta operatiborako gauzatzen diren jardueretatik eratorritako haiek.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

·       1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Dirulaguntzen hartzekodunak
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: NANa / IFZ, GS zk. / mutualitatea, izen-abizenak, helbidea, telefono zk., langileen erregistro zk.

§  Ezaugarri pertsonalak.

§  Ekonomiko finantzarioak

§  Akademikoak eta profesionalak

§  Erabileraren xehetasunak

§  Arau hausteak: penalak / administratiboak

§  Kategoria bereziak: Osasuna. Erlijioa. Ideologia. Bazkidetza sindikala (fiskalizazio-gai den entitatearekiko harremanean kategoria berezietako datuetan oinarritutako faktoreak sartzen direnean)

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Kontuen Epaitegia

§  Epaitegiak eta fiskaltza

Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak Datuak gordeko dira zuten helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra Informazio-sistemen kategorizazioa eta segurtasun-neurrien aplikazioa, 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duena.

HAUTESKUNDEEN KONTABILITATEAK

Datu pertsonalen identifikazioa edo aipamena HAUTESKUNDEEN KONTABILITATEAK
Tratamenduaren organo kudeatzailea identifikatzea Fiskalizazio alorretan
Tratamenduaren arduraduna identifikatzea eta harremanetarako datuak HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

http://tvcp.eus

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69

01008 Vitoria-Gasteiz

Datuak babesteko ordezkaria identifikatzea eta harremanetarako datuak  

Datuak babesteko ordezkaria

Posta elektronikoa: dpd@tvcp.eus

Tratamenduaren helburuak Hauteskundeetako kontabilitateen fiskalizazioak egitea, indarreko legediak hauteskunde-araubidearen gaietan eskuordetutako eskumenen arabera.

Erabilera da hauteskundeetako kontabilitateak fiskalizatzeko gauzatzen diren jardueretatik eratorritako hura.

Tratamenduaren zilegitasuna (oinarri juridikoa) DBEO: 6.1.e) Tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

·       1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Pertsona interesdunen kategorien deskribapena §  Hauteskunde-prozesuetara aurkezten diren hautagaitzekin harreman ekonomikoak izan dituzten pertsonak, eta horien hauteskunde-administratzaileak.
Datu pertsonalen kategoriak §  Identifikatzaileak: NANa / IFZ, izen-abizenak, helbidea (posta, elektronikoa), telefono zk., sinadura (eskuzkoa, elektronikoa)

§  Ekonomiko finantzarioak

§  Kategoria bereziak: ideologia

Hartzekodunen kategoriak, zeinari datu pertsonalak jakinaraz baitakizkieke. §  Epaitegiak eta fiskaltza