Fiskalizazio emaitzen jakinarazpena

 

 

 

HKEEk kudeaketa publikoan ezinbesteko den gardentasunarekiko duen konpromisoak txostenen argitalpen eta hedapena garrantzi handiko ekintzak izatea eragiten du.

Fiskalizazio txostena fiskalizazio-gai izan den erakundeari igortzen zaio bere ezagutzarako. Era berean, nahitaezkoa da Eusko Legebiltzarrari helaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Halaber, EAEko beste Administrazio batzuei ere igortzen zaie, hala nola,  Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei, hiru lurraldeetako batzar nagusiei, Eudeli eta abar.

Berebat, Estatuko Kontuen Epaitegira eta gainerako Kanpoko Kontrolerako Erakunde autonomikoetara helarazten da. Estatuko Kontuen Epaitegiak ere txostena aztertzen du bere ikuspegitik eta dagozkion kontabilitate prozeduren eskumenen arabera, kontabilitate-erantzukizunen zantzurik dagoen zehazteko eta, egoki izanez gero, kasuan kasuko prozedura abiarazteko.

Herritarrari zuzenean jakinaraztea falta du azkenik HKEEk, izan ere, honek ematen dio hein handi batean behar duen gardentasuna.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia premia horren jakitun da eta bere jardueran buru egin behar duen inpartzialtasuna ezagutzen du; hori dela eta, komunikazio irekiko politika ezarri du, hartzaileei dagokienez, bederen, eta aldi berean edukiari dagokionez, txostenak banatzera mugatua, Osokoak onartzen dituen txostenez at HKEEtik aparteko adierazpenak egitea saihestuaz.

Helburu hori erdiesteko, Eusko Legebiltzarrak eta fiskalizazio-gai izan den erakundeak behin txostenak jaso eta berehala, onartutako txosten guztiak EAEn dauden komunikabideetara helarazten dira (idatzizko prentsa, irratia, telebista eta prentsa-agentziak). Txostenekin batera Prentsa-ohar bat igortzen da argi bidez. Bestalde, komunikazio linea irekiak ditugu komunikabideekin txostenen edukiari edo HKEEren egitekoaren inguruko bestelako informazio beharrei buruzko eskabideei erantzun emateko.

Komunikazio hau egokia izan dadin, HKEEk badaki nolako abantailak eskaintzen dituzten komunikazio teknologia berriek, eta Interneten aldeko apustua egin du bai dokumentazioa bidaltzeko, bai www.tvcp.org gure web orria txostenak berehala eskuratzeko bide izan dadin. Txostenak web orrian argitaratzen dira komunikabideetara helarazten diren une berean, beraz, edonork eskura ditzake.

Komunikabideetara posta elektroniko bidez igortzen dira, izan ere, sistema hau bizkorra da eta informazioa eskuratzeko aukera berdintasuna bermatzen du.