HKEE eta Europako Kontuen Epaitegiak

HKEE eta Europako Kontuen Epaitegiak

Europako Kontuen Epaitegia, Bruselasko 1975eko Ituneak sortu zuen. Epaitegi hau 1977an hasi zen lanean eta 1993ko azaroaren 1ean eskubide osoko bihurtu zen Maastricht-eko Ituna indarrean sartzearekin batera. Egoitza Luxemburgon du.

Europako Elkartearen Ituneak, Europako Kontuen Epaitegiak Estatu kideetan egiten dituen kontrolak nazio kontrol erakundeekin elkarlanean egiteko agintzen du.

Erabaki honen helburua Europako Kontuen Epaitegiaren eta nazio kontrol erakundeen artean elkarlaguntza funtzionala lortzea da. Azken hauek, Europako Kontuen Epaitegiaren kontroletan parte hartzeko gaitasuna dute; eta hauek oinarrizko erreferentzia dira kontutan hartzen badugu “in situ” daukaten gizataldea, euren kabuz lortzen duten informazioa, kasu bakoitzean aplikagarri den nazio legegintzaren eta euren administrazioen funtzionamenduaren ezagutza. Guzti hau, kontrola egiten diharduenarentzat ezinbesteko bihurtzen da.

Programa komunitarioak kudeatzeko eskumenak, ia gairik gehienetan nazio administrazioen alde eskuordetzen dira eta honenbestez, grabitate zentroa progresiboki kide diren estatuetako kontrol organoetara lerratzen da. Honela, bada, lankidetza ez da bakarrik legeak hala agintzen duelako ezartzen, baizik eta kontrol egitekoaren beraren eraginkortasunaren betekizun modura, batera txostenak mamitzera ere iritsi dena.

Era berean, kanpo kontrolerako organo autonomikoak abian jartzearekin, Estatuaren lege-administrazioko eskema deszentralizatuak aurreko prozedura bera errepikatzen du eta maiz HKEE Europako kontrol-organoekin harremanetan jartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean burututako egitasmoak fiskaliza ditzan, baina beti ere,  Europar Batasuneko funtsen finantzaketa erabateko edo zatizkoa duten agintari autonomikoen gainbegiradapean.