HKEE eta Eurorairen arteko harremanak
HKEEk harremanak dauzka nazioarteko erakundeekin.Sektore Publikoaren Kanpo Kontrolerako Eskualdeko Erakundeen Organizazio Europarreko (EURORAI) kide sortzailea da. Erakunde honen helburu nagusiak honako hauek dira:
– Erakunde fiskalizatzaileen elkar-laguntza bultzatzea bakoitzaren jarduera esparruetan.
– Diru-sarrera eta gastu publikoen fiskalizazioan ezagutza eta esperientzien trukea bideratzea.
– Bertako kideei sektore publikoaren kontrolerako erakunde guztien legeriaz, antolakuntzaz eta funtzionamenduaz etengabeko informazioa ematea.
– Fiskalizazioarekin lotuta dauden gaiei buruzko ikasketak bultzatzea.
– Erakunde hauen zerbitzura diharduten langileentzat elkartruke eta hobekuntza ikastaroak antolatzea.
– Nazio bakoitzean erabiltzen diren hitzen definizio egokia egitea, fiskalizatzeko prozedurak hurbiltzearren.
HKEErekin batera, Autonomia Erkidegoetako Kanpo Kontroleko beste erakunde batzuk ere kide fundatzaileak dira; hauek, Europako eskualdeetako Kanpo Kontrolerako Erakundeekin batera, EURORAIko kideen kopurua osatzen dute.
.