HKEEko kideen ordainsariak 2016ean

 

 

 

HKEEko kideen goi kargudunen ordainsariak, 1989ko apirilaren 5eko eta 1989ko urriaren 16ko Osoko bilkuraren erabaki bidez, Eusko Jaurlaritzako goi kargudun jakin batzuen ordainsariekiko baliokide dira; hona hemen xehetasunak:

  • HKEEko lehendakaria EJko sailburuarekiko baliokidea.
  • HKEEko lehendakariordea EJko sailburu eta sailburuordearen arteko batez besteko aritmetikoarekiko baliokidea,
  • HKEEko kontseilaria EJko sailburuordearekiko baliokidea
  • HKEEko idazkari nagusia EJko sailburuorde eta zuzendariaren arteko batez besteko aritmetikoarekiko bateragarria.

Abenduaren 23ko 15/2014 Legeak, 2015eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, Eusko Jaurlaritzako goi kargudunen urteko ordainsariak finkatzen ditu eta baliokidetzen ondorioz, baita HKEEko goi kargudunen ordainsariak ere; hona hemen:

 

  • Lehendakariak:                        87.799,34 euro
  • Lehendakariordeak:              83.629,95 euro
  • Kontseilariak:                           79.460,56 euro
  • idazkari nagusiak:                  73.609,23 euro