HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

Ongi etorri Herri-Kontuen Euskal Epaitegira.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia 1988ko otsailaren 5ean sortu zen lege bitartez (urriaren 28ko 6/2021 Lege bidez aldatutakoa) Euskal Sektore Publikoaren finantza eta kontularitzako jarduerak fiskalizatzen dituen organo gorena da. Zuzenean Eusko Legebiltzarraren mendekoa da, honek izendatzen baititu bertako kideak eta honen aurrean aitortu behar baititu kontuak; ordea, Legebiltzarrarekiko berekiko ere, burujabetasunez dihardu.tvcp2hkee

  • Jardun-esparrua honako hauek osatzen dute: Euskal Sektore Publikoaren jarduera ekonomiko- finantzarioaren legezkotasuna.
  • Euskal Sektore Publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia.
  • Dokumentazio finantzarioa ezargarri diren kontularitzako printzipioei meneratzen zaiela egiaztatzea.
  • Jasotako laguntzei erabilera eta norako zuzena eman zaiela egiaztatzea.

Egoitza Gasteizen du, apaizgaitegi zaharraren atal bat hartzen duela, Tomas Zumarraga Dohatsua kaleko 69.ean; plantilla 80 langile ingurukoa da; horietatik 65 inguruk goi mailako titulazioa dute eta zuzenean fiskalizazio egitekoetan dihardute.

Bere jardueraren emaitza fiskalizazio txostenetan mamitzen da; txostenak Epaitegiaren Osokoak onartzen ditu. Osokoa 7 kidek osatzen dute, sei urtean behin Eusko Legebiltzarrean gehiengo kualifikatu bidez hautatzen dituztenak. Epaitegiak egin dituen lehenengo 30 urteetan guztira 550 txosten onartu dira.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea