ERANTZUKIZUNA

ERANTZUKIZUNA

Orri hauen bitartez, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAkjendaurrean jarri nahi du bere ekimenei buruzko informazioa.
Gure helburua da informazio hori ahalik eta eguneratuena eta zehatzena izatea. Ahaleginak egingo ditugu aipatzen dizkiguten errakuntza guztiak zuzentzeko.
Nolanahi dela ere, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk ez du inolako erantzukizunik orri hauetan biltzen den materialaren zer-nolakoan. Hau duzu material hori:

– informazio orokorra ematen du soilik;
– ematen duen informazioak ez du zertan zehatza, osoa edo eguneratua izan;
– ez du aholkularitza profesionalik edo juridikorik eskaintzen (horrelako gairen bati buruzko galderarik egin nahi izanez gero, jo ezazu beti Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzu teknikoetara).

Kontuan hartzekoa da web horren edukiak izaera informatiboa baizik ez duela, eta ez legezkoa. Hori dela eta, ezin izango da oinarritzat hartu inolako eskabiderik edo administrazio-errekurtsorik aurkezteko orduan.
Izaera teknikoa duten errakuntzek eragindako arazoak ahalik eta txikienak izatea nahi dugu. Litekeena da, hala ere, gure orrietan dauden datu edo informazio batzuk fitxategi edo formatu akastunetan sortuak izatea. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu horrelako arazoren baten ondorioz gure zerbitzua etenda edo kaltetuta gertatuko ez denik.
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk ez du inolako erantzukizunik orri hauetan ibiltzeak edo orri hauek kanpora bidaltzeak eragin ditzakeen arazoetan.
Erantzukizunetik salbuesteko klausula honen helburua ez da erakunde honen erantzukizuna arautegi aplikagarrietan ezarritakoaz bestera zedarritzea.
Eskubide guztiak erretserbatuta. Erantzukizun-adierazpena

PRIBATUTASUNA

Webgune honen bidez ez da erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik jasotzen haiek jakin gabe eta ez zaizkie hirugarrenei lagatzen. HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA – TRIBUNAL VASCO DE CUENTAS PÚBLICAS (HKEE/TVCP)-k Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak mamitutako informazio estatistikoa zerbitzu hobea emateko baliatzen du.

HKEEk ez du erabiltzaileen informazioa jasotzeko cookierik erabiltzen eta ez ditu sarbideko IP helbideak erregistratzen. Cookie propioak baizik ez dira erabiltzen, saiokoak, helburu tekniko hutsa dutenak (erabiltzaileak webgunean nabigatzeko eta webguneko aukera eta zerbitzuak erabiltzeko direnak).

HKEEren jabetzakoa den atariak hirugarrenen webguneetarako estekak ditu eta horien pribatutasun politikak HKEEz bestekoak dira. Webgune horietara sartzean zure esku dago euren pribatutasun eta cookie politikak onartzen dituzun erabakitzea.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Jarraian HKEEren datuak babesteko politikaren berri emango dizugu

Tratamenduaren arduraduna

Interesdunarengandik zuzenean eskuratzen diren izaera pertsonaleko datuak isilpean tratatuko dira eta HKEEren jabetzakoa den tratamenduaren jarduerari atxikiak geldituko dira.

HKEEk gauzatzen dituen tratamenduaren jardueren zerrenda gaurkotua honako helbide honetan dago eskuragarri: HEMEN

Helburua

Datuen tratamenduaren helburua HKEEk gauzatzen dituen tratamenduen jarduera bakoitzari dagokio eta honako helbide honetan daude eskuragarri: HEMEN

Legitimazioa

Datuen tratamendua egiten da HKEEk legezko obligazioak betetzeko, guztien intereserako edo HKEEri eskuordetutako ahal publikoen aribidean gauzatutako egitekoak betetzeko edota tratamenduaren helburuak interesdunaren onespena behar duenean, zeina baiespen ekintza argiaren bidez emango baita.

Datuak gordetzea

Emandako datu pertsonalak gordeko dira helburua betetzeko eta helburutik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboran, artxibo eta dokumentazioei buruzko araudian zehaztutako epeez gain.

Datuak jakinaraztea

Izaera orokorrarekin ez zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei jakinaraziko, ez bada legezko obligazio bidez, besteak beste, Ararteko, epaile eta auzitegiei egin beharreko jakinarazpenak.

Interesatuen eskubideak

Nornahik du eskubidea HKEEk bere datuei ematen den tratamenduari buruzko informazioa eskuratzeko.

HKEEren aurrean, egokia denean, datuetara sartu, zuzendu, kendu eta eraman, tratatzea mugatu eta aurkatzeko eskubidea balia dezake.

© Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
1