HKEE eta EURORAI

HKEE eta Eurorairen arteko harremanak

HKEEk harremanak dauzka nazioarteko erakundeekin.Sektore Publikoaren Kanpo Kontrolerako Eskualdeko Erakundeen Organizazio Europarreko (EURORAI) kide sortzailea da. Erakunde honen helburu nagusiak honako hauek dira:

– Erakunde fiskalizatzaileen elkar-laguntza bultzatzea bakoitzaren jarduera esparruetan.

– Diru-sarrera eta gastu publikoen fiskalizazioan ezagutza eta esperientzien trukea bideratzea.

– Bertako kideei sektore publikoaren kontrolerako erakunde guztien legeriaz, antolakuntzaz eta funtzionamenduaz etengabeko informazioa ematea.

– Fiskalizazioarekin lotuta dauden gaiei buruzko ikasketak bultzatzea.

– Erakunde hauen zerbitzura diharduten langileentzat elkartruke eta hobekuntza ikastaroak antolatzea.

– Nazio bakoitzean erabiltzen diren hitzen definizio egokia egitea, fiskalizatzeko prozedurak hurbiltzearren.

HKEErekin batera, Autonomia Erkidegoetako Kanpo Kontroleko beste erakunde batzuk ere kide fundatzaileak dira; hauek, Europako eskualdeetako Kanpo Kontrolerako Erakundeekin batera, EURORAIko kideen kopurua osatzen dute.

.