HKEE eta Kontuen Epaitegia

1978ko Konstituzioak Estatuaren ekonomia jarduerak kontrolatzeaz arduratuko den Kontuen Epaitegi bat sortzeko beharra aipatzen du. 136. artikuluak “kontuen organo fiskalizatzaile goren” modura definitzen du eta dio lege organiko batek arautuko dituela horren osaera, antolaketa eta funtzioak. 1984tik aurrera, bestelako Kanpo Kontrolerako Organo autonomikoak agertu ziren, besteak beste, Herri-Kontuen Euskal Epaitegia. Organo hauen jarduera-esparruak bakoitzaren Autonomia Erkidegoaren lurraldea besarkatzen du.hkee_ke

1/1988 Legeak agintzen du HKEEren jarduera-esparrua Kontuen Epaitegiari egotzitako eskumenak kaltetu gabe mugatzen dela. Eskumen hauen artean azpimarratzekoa da zenbait lan egiteko Kanpo Kontrolerako Organo autonomikoekin bideratutako koordinazioa.

Honela, bada, 1989ko maiatzean Koordinazio Batzordea sortu zen eta lehenengo egitekoetako bat  “Sektore Publikoaren Printzipio eta Arauak” mamitzea izango zuen, besteak beste, txosten bateragarriak eskuratzeko helburuarekin.

Jada 2013ko maiatzean, Kontuen Epaitegiaren toki esparruan Koordinazio Batzordeak eta Autonomia Erkidegoetako KKOek 29 adierazle jakin erabiltzea onartu zuten, nork bere erakundeetan egindako fiskalizazio lanetarako.

Gainera, 2014ko ekainean eta abenduan, Kanpo Kontrolerako Erakundeetako Presidenteen Konferentziak (KKOak gehi Kontuen Epaitegia) hainbat ISSAI-ES arau onartu zituen; horiek Nazioarteko Auditoria Arauak dira, ICExek osatutako Arau eta Prozeduren Batzordeak egokitutakoak.

Kanpo Kontrolerako Organoen egiteko ezberdinei dagokienez, esan  behar da kontularitzako erantzukizunaren auziratze gaietan, eskumena Estatuko Epaitegiak duela; ordea, Kontuen Epaitegiak hala eskuordetuta, HKEEk jurisdikzio-prozedura aurretiko izapidea egin dezake. Eskumen hau diru publikoen erabilera euren gain dutenek horien okerreko erabileragatik erantzukizunak zehaztea dela esan daiteke hitz labur. Izaera zibileko prozedura jurisdikzional berezia da, balizko zigor eta administrazio erantzukizunez bestelakoa.

.