Antolakuntza moldea


Erakunde fiskalizatzaileak kide bakarreko edo kide anitzeko organo modura era daitezke. Kide bakarreko organoa denean, erakundearen zuzendaritza pertsona bakarrak hartzen du bere gain; kide anitzekoan, aldiz, hainbat kideren esku dago zuzendaritza.

Legeak HKEEri kide anitzeko organo izaera aitortzen dio, latindar izaerari jarraiki, eta halakoa dute erakunde fiskalizatzaile gehienek, Kontuen Epaitegia bera barne dela. Nafarroako Comptos Ganbera soilik jarraitu zaio tradizio anglosaxoiari eta kide bakarreko organoa garatu du.

Eusko Legebiltzarraren Osokoak hautatzen du HKEEko kide bakoitza sei urteko aldirako. Horretarako, beharrezkoa da legebiltzarkideen gehiengo osoaren aldeko botoa. Hautetsiek hainbat baldintza bete behar dituzte. Beharrezkoa da unibertsitate titulua izatea eta Epaitegiaren esparru funtzionalean beharrezko diren eskumenak egiaztatzea. Eskatzen zaien gutxieneko eskarmentua hamar urtekoa da.

HKEEko kide izateak ondorio guztietarako kargu publiko izaera du. Gogoan izan beharreko ezaugarria da kideek euren egitekoen aribidean epaiek duten askatasun eta mugiezintasun bera dutela eta aldi berean bateraezintasun zorrotzak eskatzen zaizkiela.

Epaitegiko kideen agintaldiaren iraupena sei urtekoa da, Eusko Legebiltzarreko kideentzat xedatutakoa baino bi urte gehiago. Horrek erakusten du legegileak Epaitegiaren ezinbesteko askatasuna eta lanei legegintzaldi bakoitzaz haratagoko segida ematea bermatu nahi izan zuela. Kargurik hutsik geratuko balitz, ordezkoak aurrekoak bete asmo zuen agintaldi bera izango du, hau da, sei urteko aldia bete bitartera arte geratzen zaion denbora.

Egitura

HKEE lau ataletan egituratzen da: Lehendakaritza, Lehendakariordetza, Osokoa eta Idazkaritza Nagusia. Horietako bakoitzak nork bere eskumenak guztiz bereiziak ditu. Hona hemen lehendakariari dagozkionak:

Epaitegiaren legezko eta legez kanpoko ordezkaritza

Epaitegiaren zerbitzu tekniko eta administratiboen zuzendaritza.

Gastuen onarpena eta xedapena.

Lehendakariak Epaitegiak egiten dituen txosten guztiak bere egiten ditu.

Epaitegiaren Osoko Bilkuraren aztergai zerrenda zehaztu eta hartzen diren akordioak betearaztea ebazten du.

Erakundearen zerbitzura diharduten langileentzako hautaketa probak deitzen ditu.

Erakundearen gainean diziplina-ahalmena du.

Eusko Legebiltzarreko Osokoak hala eskatzen dion orotan, Legebiltzarraren aurrean txostenak azaltzen ditu.

HKEEren organigraman bigarren kargua lehendariordearena da. Kargu hori duen pertsonak lehendakaria ordezkatuko du kargua hutsik dagoenean, hura ez dagoenean edo kargugabetze kasuetan. Gainera, lehendakariari lagunduko dio Epaitegiaren Osokoak egozten dizkion funtzio guztietan eta lehendakariak bera ordezkatzea eskatzen dion guztietan.

Osoko Bilkura HKEEren kide guztiek osatzen dute. Lehendakariak, lehendakariordeak eta kontseilariek osatzen dute Osokoa. Idazkari lanak idazkari nagusiak egiten ditu, bilkuretan hizpidea bai, baina botorik izango ez duena. Legeak agintzen du urtean gutxienez lau aldiz bilduko dela Osokoa, hiru hilabetez behin, hain zuzen ere.

HKEEren Osokoa ongi eratua egon dadin kideen gehiengo osoak egon beharko du bertan eta nahitaezkoa da hartzen diren akordio guztiak daudenen gehiengo osoak onartzea. Lehendakariak kalitatezko botoa du.

HKEEren idazkari nagusia Osokoak izendatzen du lehendakariak proposatuta, eta bere aginpideen artean, Epaitegiaren zerbitzu tekniko eta administratiboen kudeaketa eta Epaitegiko sail eta kide guztiei laguntza tekniko eta administratiboa ematea dira nagusi.

LANAREN BETEKIZUNAK

Lan honek duen izaera dela eta, beharrezkoa da espezializazio tekniko handiko profesionalak izatea eta profesionalek “batez bestekoak baino prestakuntza eta gaitasun handiagoa” eta esperientzia egokia izatea. Kontrol-organoei euren kargupean dituzten langile guztiengan hobekuntza teoriko zein praktikoa sustatzeko aholku ematen die. Azkenik, aztertzen ari diren gairen batek, dituen ezaugarri bereziengatik, bere kargura dauden langileen jakituria gainditzen badu, inolako dudarik gabe erakundekoak ez diren adituei galdetzea iradokitzen die.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da, adituen gehiegizko espezializazioak arlo jakin batera gehiegi lerratzea ekar lezakeela. Honek, elementu berririk gabeko lanen errepikapen mekanikoa sor lezake eta horrek, epe luzera, txostenen kalitatea gutxitzea; hori dela eta, lan taldeak aldizka aldatu eta txandaketak egiten dituzte erakunde eta gai berberetara soilik ez mugatzeko.

Kanpo Kontrolerako Organo (KKO) gehienek bideratu duten irtenbidea kontzeptu biak elkartzea da. Auditoreek zenbait esparrutan ezagupen berariazkoak lor ditzaten saiatzen dira, baina euren artean gaiak errotatzea bultzatzen dute. Era honetan profesionalen motibazioa mantentzea lortzen dute eta horri esker auditoriako lanen eraginkortasuna handiagotzen da.

HKEEko kide bakoitza fiskalizazio sail baten arduradun da eta lanak gauzatzeko beharrezko diren baliabide tekniko eta gizazkoak ditu. Sail bakoitzak auditore-buru bat du, Kontseilari bakoitzak eskatuta lehendakaritzak izendatzen duena. Auditore buruak aholkulari maila du; litekeena da aurretik Epaitegiaren plantillakoa izatea edo ez.

Sail bakoitzeko auditore-buruek, HKEEren Lehendakaritzarekin eta Idazkaritza Nagusiarekin batera, Auditoreen Batzorde Teknikoa osatzen dute. Batzorde honek izaera aholku-emailea du eta bertan, besteak beste, fiskalizazio, plangintza eta behin-behineko eta behin betiko txostenekin zerikusia duten agiriak aztertzen dira, HKEEren Osokoak eztabaidatu aurretik.

Lanerako sail bakoitzak, aldi berean, ekonomialari-auditoreak, lantalde bakoitzari esleitutako letratuen legezko aholkularitza eta fiskalizazio lanak egiteko beharrezko den administrazioko langileria besarkatzen du. HKEEko plantila 80 pertsona ingurukoa da eta horietatik 65 inguru, goi mailako tituludunak dira, zuzenean fiskalizazio egitekoei lotuak daudenak.

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN OSAERA 2015-EKO EKAINAZ GEROZTIK

 

  • Lehendakaria:  Jose Luis Bilbao Eguren
  • Lehendakariordea:  Jose Angel Quintanilla Angulo
  • Kontseilariak
    • Jesús Mariano García Ruiz Begoña
    • Marijuán Arcocha
    • Eusebio Melero Beaskoetxea
    • Mª Teresa Crespo del Campo
    • Xabier Txokarro Amunarriz
  • Idazkari nagusia: Julio Artetxe Barkin

HKEE-REN OSAERAREN HISTORIKOA

  • Jesús Álvarez Galdós

(1995.03 – 06.2009.06)

Lehendakariordea(2002.04-2009.06)

Lehendakaria* ( 2007.04 – 2009.06)

  • José Miguel Bonilla Regadera

(1992.03 – 1995.03 / 2009.06 – 2015.07)

Lehendakariordea(2009.06 – 2015.07)

  • Iñaki De Goiri Barrón

Lehendakariordea (1998.03 – 2002.04)

  • Josu Fernández García

(1989.03 – 1992.01)

  • Milagros García Crespo. Lehendakaria

(1989.03 – 1991.12)

◦Jesús Mariano García Ruíz

(2009.06 – Gaur egun )

  • José María Gorordo Bilbao

(2002.04 – 2015.07)

  • Juan Carlos Gutiérrez Pinedo

(1992.03 – 1998.03)

Lehendakariordea(1992.03 – 1996.06)

  • Pedro Hernando Arranz

(1989.03 – 1992.02)

Lehendakariordea(1989.03 – 1991.07)

  • Rafael Iturriaga Nieva

(1995.03 – 2009.05)

Lehendakaria     (1998.05- 2002.04)

Lehendakariordea(1996.06 – 1998.05)

Lehendakaria*(1998.02 – 1998.02)

  • Pedro Larrucea Martínez

(Martxoa-1989 – Martxoa-1995)

  • Juan Luis Laskurain Argarate

Lehendakaria(Martxoa-1992 – Otsaila1998)

  • Begoña López Errasti

(Martxoa-1989 – Ekaina-2009)

  • Mª Asunción Macho Berroya

(Martxoa-1989 – Apirila-.2007)

Lehendakaria (Apirila-.2002-Apirila-.2007)

Lehendakariordea (Uztaila-1991- Martxoa-1992)

Lehendakaria* (Abendua-1991 – Martxoa-1992)

  • Begoña Marijuán Arcocha

(Ekaina-2009 – Gaur egun )

  • José Ignacio Martínez Churiaque.

Lehendakaria(Ekaina-2009 –   Uztaila-2015)

  • Eusebio Melero Beaskoetxea

(Abendua-2007 –   Gaur egun )

  • Gotzon Olarte Lasa

(Apirila-.2002 – Ekaina-2009)

  • José Angel Quintanilla Angulo

(Martxoa-1998 – Apirila-.2002)/ (Uztaila-2015- Gaur egun)

Lehendakariordea(Uztaila-2015- Gaur egun)

  • Pedro Mª Urizar Duñabeitia

(Martxoa-1989 – Martxoa-1995)

  • Gonzalo Vera-Fajardo Belinchón

(Martxoa-1995 – Uztaila-2015)

*Lehendakariordeaen funciones de Presidente

  • José Luis Bilbao Eguren

Lehendakaria(Uztaila-2015- Gaur egun)

  • Xabier Txokarro Amunarriz

(Uztaila-2015- Gaur egun)

  • María Teresa Crespo del Campo

(Uztaila-2015- Gaur egun)

 


HKEE-REN IDAZKARI NAGUSIEN HISTORIKOA

 

  • Victor García Hidalgo

(1989.04 –1991.11)

  • Begoña Marijuán Archocha

(1991.12 –1992.03 / 2002.06 –2009.06)

  • Josu Basozabal Zamakona

(1992.04 –1998.03)

  • Arantza Leturiondo Aranzamendi

(1998.03 –2002.06)

  • Teresa Crespo del Campo

(2009.07 – 2015.07 )

  • Julio Artetxe Barkin
    (07.2015 – Gaur egun)