KKO-en txostenak
1978an Konstituzioa onartzearekin batera Espainian estatuaren lurralde egitura garatzeari ekin zitzaion udalerri, probintzia eta autonomia erkidegoetan, euren interesak kudeatzeko burujabetza izango zutenak; eta esparru honetan, autonomia erkidegoek euren eskumen propioak garatu eta egikaritzeko duten autonomia finantzarioaren babesean, hain zuzen ere, bideratu zen autonomia estatutuek kontuen kanpoko fiskalizaziorako organo propioen izatea aurreikusteko aukera.
Halaxe ebatzi ziren Kanpo Kontrolerako Organo Autonomikoak (KKO) sortzeko lehenengo legeak, askok jada euren eskualdeetan tradizio historiko luzea izateari kalterik eragin gabe.
Gaur egun, guztira diren hamazazpi autonomia erkidegoetatik hamabik nork bere Kanpo Kontrolerako Organoa du: Nafarroa; Katalunia; Valentziako Erkidegoa; Galizia; Euskal Herria; Andaluzia; Kanariak; Balear Uharteak; Madril; Gaztela eta Leon; Asturias eta Aragoi.