GARDENTASUN ATALA

19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasun, informazio publikorako irispide eta gobernamendu onari buruzkoak, 2 f artikuluan HKEE barne hartzen du ezarpen eremu subjektiboan.

Publikotasun aktiboari buruzko II. kapituluan, printzipio orokorrez diharduela, 5. artikuluan agintzen du web orrian gardentasun-betebeharrak argitaratu behar direla eta zehazten ditu 6. artikuluan informazio instituzionala, antolamenduzkoa eta planifikazioari dagokiona; eta 7. artikuluan, informazio ekonomikoa, aurrekontukoa eta estatistikoa.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 8.3 artikuluak dio:

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak herritarren eskura jarriko du Gardentasun Atarian, modu zentralizatuan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean aurreikusitako publizitate aktiboaren betebeharrari lotutako informazio guztia eta, betiere, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako behin betiko fiskalizazio-txostenak, bere urteko lan-programa, urteko memoriak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako urteko aurrekontua».

Legearen eskakizunak helburu hartuta, HKEEk “Gardentasunaren ataria” izeneko atal honetan eskagarriak zaizkion aipatutako artikuluetako alderdiak jaso ditu.