Auditoría Pública Aldizkaria

revista_auditoria

Auditoria pública

AUDITORIA PUBLICA ALDIZKARIA

Auditoría Pública aldizkaria lau hilabetekaria da, funts publikoen kudeaketaren kontrolean interesa duen orori zuzendua dagoena. Espainiako kontuen epaitegi autonomikoen ekimena da, zeinek 1995ean gai honetan berariaz gaitutako lehenengo argitalpena sustatzea erabaki zuten.

Argitaratze-proiektu honetan esku hartu duten erakundeek euren kontrol-lana egiteko positiboa dela uste dute, funts publikoen kudeaketa eraginkorragoa, efizienteagoa eta ekonomikoagoa egiteko bidean aurrera egiten uzten duena. Bide honetan, argitalpena ikur bat baizik ez da, jarrera irekiaren eta hobetzeko dugun gogoaren ikur, iritziak alderatuz eta esperientzia eta ikuspuntu anitzak aztertuz. Izan ere, ziur gaude ekimen hauek elkartu egiten gaituztela jardun-esparru instituzional berean gaudenok, baita gu ezagutzeko aukera duten beste esparru profesional batzuetara ere, eta hitz labur esateko, ikuspuntu profesional batetik esperientziak alderatzeak guztiok aberasten gaitu.

Aldizkariak artikuluak, informazioa eta elkarrizketak jasotzen ditu, auditoria eta kudeaketa publikoaren kontrol, kontabilitate, legezkotasun eta oro har, kudeaketa publikoan eta kontrolean eragina duten alderdi guztiei buruzkoak. Horregatik uste dugu aldizkaria interesgarria dela auditoriako, esparru publikokoak zein pribatukoak izan, eta administrazio publikoetako profesional guztientzat.

Hastapen-hastapenetik aldizkariak ateak ireki dizkie aurrez aipatutako gaien gainean ikuspuntua ekarri nahi izan duten teknikari guztiei, ikuspuntu aukera zenbat eta zabalagoa guztion onurarako izango delako uste osoak bultzatuta.

  • Auditoría Pública aldizkarira sarbidea