HKEE eta Eusko Legebiltzarra

HKEE eta Eusko Legebiltzarra

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia Eusko Legebiltzarraren mendeko atala  da eta bere agindupean dihardu. Osoko Bilkurak bertako kideak gehiengo kualifikatu bidez eta sei urtetarako hautatzen ditu. Legebiltzarrak berariaz nahi izan du Legebiltzarreko parlamentarien legegintzaaldia eta HKEEkoenak denboran bat ez egitea. Agintaldia lau urtekoa da legebiltzarreko ordezkarientzako eta seikoa Epaitegian parte hartzen duten kontseilariei dagokienez.

Eusko Legebiltzarra eta HKEEren arteko harremanak etengabea eta erraza izan behar du, erakunde biek fiskalizazioan helburu komunak dauzkatelako. Legebiltzarrak organo fiskalizatzaile  sendoa, erabat independentea, inpartziala eta gardena behar du izan organo exekutiboari kontrol funtzioa bermatu ahal izateko. HKEErentzat, berriz, Legebiltzarra guztiz beharrezkoa da bere txostenak eta gomendioak benetan eraginkorrrak izan daitezen.

HKEEren eginbeharreko bat, Legebiltzarrari ekonomia eta finantza gaietan aholkua ematea da, baina lotura urrunago doa. Erakunde fiskalizatzaileak Legebiltzarrari egiten dituen txosten guztien berri eman eta bere urteko Lanerako Plana erakutsi behar dio.

Epaitegiaren lehendakariak  Legebiltzarrean agerraldia egin beharko du Osoko Bilkurak horrela eskatzen duen guztietan, baina ohikoena da HKEEk berak eskatzea txostenen aurkezpena.

Legebiltzarrak, bere aldetik ere, Epaitegiarekiko eskumen bereziak dauzka:

– HKEEren Osoko kideak aukeratzen ditu.

– Epaitegiarekin batera, kontrol egitekoa betetzean ekimena izateko eskumena du. Hau da,  egoki iritzitako zeinahi  erakunde publikori buruzko fiskalizazio txostena egiteko eska dezake, bai eta erakunde fiskalizatzaileari gai honetan dauzkan lehentasunak jakinarazi ere.

– HKEEren kontuak aztertzeko ardura duen organoa da.

Eusko Legebiltzarraren eta HKEEren arteko harremanak Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen bidez bideratzen dira.