HKEEko kideen goi kargudunen ordainsariak, 1989ko apirilaren 5eko eta 1989ko urriaren 16ko Osoko bilkuraren erabaki bidez, Eusko Jaurlaritzako goi kargudun jakin batzuen ordainsariekiko baliokide dira; hona hemen xehetasunak:
- HKEEko lehendakaria EJko sailburuarekiko baliokidea.
- HKEEko lehendakariordea EJko sailburu eta sailburuordearen arteko batez besteko aritmetikoarekiko baliokidea,
- HKEEko kontseilaria EJko sailburuordearekiko baliokidea
- HKEEko idazkari nagusia EJko sailburuorde eta zuzendariaren arteko batez besteko aritmetikoarekiko bateragarria.
2021-ean Abenduaren 23ko 11/2021 Legeak, 2022ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, Eusko Jaurlaritzako goi kargudunen urteko ordainsariak finkatzen ditu eta baliokidetzen ondorioz, baita HKEEko goi kargudunen ordainsariak ere; hona hemen: –
- Lehendakariak: 97.087,90 euro
- Lehendakariordeak: 92.477,42 euro
- Kontseilariak: 87.866,94 euro
- Idazkari nagusiak: 81.396,56 euro